Partidu asko izan zituzten Hernaniko pelotariek joan den asteburuan. Nagusietan, hiru partidu izan zituzten. Ojuelek eta Grajalek galdu egin zuten 16-22 Irurtzunen kontra. Oiagak eta San Sebastianek ere galdu egin zuten, 22-16 Ilunperen kontra. Otaegik eta Esnaolak 40-16 irabazi zuten Oiarperen kontra, trinketean. Paletan, Lukasek eta Goenagak irabazi egin zuten, 30-23, Ane Lizeaga eta Eneritz Perezen kontra. Mirari Pagolak eta Nagore Zabalak 30-11 irabazi zuten Mariñelarena eta Urtasunen kontra. Tijerok eta Ugaldek 30-16 irabazi zieten Sanz eta Okarizi; eta Irazustabarrenak eta Mendizabalek 30-13 irabazi zieten Agirre eta Aristorenari. Jubeniletan, Santxo eta Aizpitarte erraz nagusitu ziren Arkuperen kontra, 22-3; eta Lopez eta Elorzak galdu egin zuten Ilunperen aurrean, 22-12. Kadeteetan azkenik, Urkizuk eta Murgiondok 22-8 irabazi zioten Intxurreri. Altunak eta Lujanbio IIak 22-3 Añorgari; eta Urkizuk eta Murgiondok galdu egin zuten Intxurreren kontra, 22-8.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!