Txotx denboraldia urtarrilaren 17an hasi zen, eta Sagar Martxa izango da denboraldiko lehendabiziko ekitaldia.
Oinezkoentzat ibilaldia prestatu du Hernaniko Udalak, Mendiriz Mendiren laguntzarekin; 9 kilometroko ibilia izango da, eta sagardotegiak eta sagastiak ikusiaz egingo dute.
Goiz-pasa,
hamaiketako eta guzti
Goizeko 09:00etan abiatuko dira ibiltariak, eta arratsaldeko 13:00ak aldean bueltatuko dira. Tartean, lekurik ederrenetan geldialdiak egingo dituzte, eta nola ez, hartuko dute denbora, moko bat egiteko ere. Hori bai, bokadiloa norbere kontura!
Beste bederatzi ekitaldi,
apirila bukaera bitarte
Txotx denboraldiko egitarauan, beste bederatzi ekitaldi ere ageri dira. Hurrengo ekitaldia otsailaren 27an izango da; Zo-zongo perkushow taldea ibiliko da kalean barrena. Eta martxoaren 6an Sagar lasterra herri-krossa; eta aurrerago, antzerkiak, kontzertuak...