Hasi da Santa Ageda bezperako makilen ohiartzuna

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 2a, 01:00

otsailak 4, Santa Ageda bez­­pera, urteroko moduan os­patuko da aurten ere Her­na­nin. Herriko elkarte, abes­ba­­tza eta ikastetxeek en­tsaioak izan dituzte azken egu­netan, eta dena prest du­te ostegunerako. Santa Ageda martiriaren ome­nezko eguna otsailaren 5a da, eta ohitura da, bezperan, otsailaren 4an, santaeskea egitea, herriko etxe eta tabernetan barrena. Ageda martiriaren istorioa konta­tzen da kantuan, eta gutxi dira herri honetan, ohitura hori bezain zaharrak eta zabalduak daudenak.


Talde bat baino gehiago
Ohitura Zaharrak abesbatzak urte asko eta asko daramazki Santa Ageda erronda egiten. Aurten ere, badute as­moa, eta 18:30­etan aterako dira, Mila­gro­satik. Ereñotzuko Ur-Mia elkarteak 16:30etan egin du zita, el­kartean bertan. Kantuz abesbatza 19:30­e­tan aterako da Milagrosatik. Goiz Eguzki abesbatza 17:00­­etan abiatuko da San­dius­­terri egoitzatik.

Kantu-paperak eta makilak, Plaza Berrira inguratzen direnentzat

Santa Ageda erronda Plaza Berrira iristen denean, kantu-paperak eta makilak banatuko zaizkie inguratzen direnei, momentu batez, Santa Age­da­ko kantak denen artean kantatzeko, 19.45ak aldean izango da.
Ohitura Zaharrak abesbatzak egin du aurten deialdi berezi hori. Taldeari 1993an jarri zioten izen hori, baina askoz lehenagotik ari ziren  Santa Agedako erronda egiten: «taldeko ba­tzuk, aurten 50 urte egingo dituzte santaeskean atera­tzen direla. Ohitura gutxi dira herri honetan hainbeste urte iraun dutenak. Aurten zerbait berezia egin nahi izan dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!