HERNANIKO Gimnasia erritmiko elkarteak antolatuta, kurtso hasierako erakustaldia izan zen atzo kiroldegian.
Hernaniko 25 taldek hartu zuten parte erakustaldian, epaimahai, guraso eta lagun aurrean. Hauez gain, gonbidatu berezia ere izan zen atzokoan, Karmelo Labaka ikastetxeko gimnasia taldea.
Hernaniko Gimansia Erritmiko elkartea 120 gimnasta inguruz dago osatua, eta atzokoan 10 urtetik gorakoek hartu zuten parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!