Urumea, Elizatxo eta Langile ikastoletako gurasoen bilera izango da etzi Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 1a, 01:00

etzi bilera izango dute Urumea, Elizatxo eta Langile ikastoletako gurasoek. Bilera Biteri kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, hitz egingo dute DBHko hiru ikastolen fu­sioaren inguruan. Bilera deialdia Langile ikastolako 6garren mailako gurasoek egin dute, eta helburu dute beste ikastoletako gurasoen irizia ezagutzea: «beste ikastoletako gurasoen iritzia jasotzea ezinbesteko jo dugu. Bileraren helburuak dira, elkarren berri izatea, izan daitezkeen iritzi ezberdinak aztertzea eta elkar ezagutzea».

DBHko hiru ikastolen fusioa aztergai
Bilerako gai nagusia DBH­ko hiru ikastolen fusioa izango da. Langile ikastolako gurasoek Kronikara bidalitako prentsa oharrean adierazitakoaren arabera, Gipuzkoako Hezkuntza Delegazioko hi­ru kide aste honetan bildu dira ikastoletako zuzendari­tza eta gurasoekin, gaia aztertzeko. Horren ondotik antolatu dute bilera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!