Hernaniko senior taldeak Katalunian jokatu zuen atzo, Bartzelonaren kontra, eta 25-27 irabazi zuen. Partidua zaila izan zen, zelaiak zuen egoerak eragina izan baitzuen. Horrez gain, gogorra ere izan zen, Bartzelonakoek gogor jokatu baitzuten. Rafa Larretxeak esandakoaren arabera, Hernaniko 3-4 jokalari lesionatu ziren atzokoan. Partiduaren ostean, Hernaniarrek lider jarraitzen dute, 40 punturekin, partidurik galdu gabe. Bigarren Bartzelona doa, 36 punturekin, eta partidu bat gehiago jokatuta.
Datorren igandean Landaren jokatuko dute, BUC taldearen kontra, urtarrilaren 10ean bertan behera geratu zen partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!