MOZORROAk prestatzen hasteko garaia iritsi da. Otsailaren 12tik 16ra Inauteriak ospatuko dira Hernanin, eta danetariko mozorroek jantziko dituzte herriko kaleak: pailazoek, mexikarrek... Ostiral argalarekin hasiko dira, eta Sardinaren ehorzketarekin amaitu. Hala ere, festa giroaz lehenago gozatzen hasteko aukera izango da, larunbatean Kaldereroak ospatuko baitira herrian. Igandean berriz, Urumea ikastolako Iñude eta Artzainak konpartsa ibiliko da herriko kaleetan barrena, 12:00etan hasita.
Bost egunetako festa
Geroz eta indar haundiagoa ari dira hartzen Inauteriak Hernanin, eta aurten ere, bost egunetako festa antolatu dute.
Jaien hasieran omenaldia egingo diote Erraldoi eta Buruhaundien konpartsari, 15:15etan, eta egun berean, arratsaldean, eusko diskoteka izango da Plaza berrin.
Larunbatean izango dira besteak beste, Azeri dantza, haurrentzako ekitaldiak eta mozorro festa.
Egun haundia igandean izango da, konpartsen irteerarekin. Urbieta kaletik aterako dira, 12:00etan.
Astelehenerako berriz, egun lasaiagoa antolatu dute: haurrentzako ekitaldiak eta musika izango dira nagusi.
Azkenik, asteartean, Sardinaren ehorzketa izango da Plazan. Jaiei amaiera emateko ekitaldia izango da, eta arratsaldeko 18:30etan hasiko da.
Kaldereroak larunbatean
Elur Txori elkarteko kideek urteroko ohiturari eutsi, eta Kaldereroen konpartsaren irteera antolatu dute aurten ere. Larunbatean aterako dira, gaueko 21:00etan. Aldez aurretik, Elur Txori elkartean bertan elkartuko dira, afaltzeko. Afaria arratsaldeko 19:30etan izango da.
Gazte Asanbladak larunbatean ospatuko ditu
Inauteriak Hernaniko Gazte Asanbladak ere festa eguna antolatu du Inauterietarako. Otsailaren 13an izango da, larunbata. Eguerdiko 12:00etan Ginkana izango da Tilosetan, eta ondoren, 14:00etan, bazkaria Tilosetan. Bazkalostean berriz, poteoa egingo dute Elektro txarangarekin. Jakinarazi dutenez, txartelak salgai daude betiko tokian, 10 euroan. Egunean bertan 12an salduko dira.EGITARAUA
Otsailak 12, ostirala
15:15: Inauterien hasiera ofiziala. Erraldoi eta
buruhaundiei omenaldia.
Eskoletako umeen irteera.
17:00: Erraldoi eta buruhaundiak, Kriskitiña dantza taldea eta `Hernani´Musika Eskolako dultzaineroak.
17:30: Eusko diskoteka Plaza Berrin.
21:00: Pilota partiduak
VII Berria txapelketa. Kiroldegian.
Otsailak 13, larunbata
10:00: Azeri dantza.
11:00: Betikoak txaranga.
11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00: Patxi eta konpainia trikitilarien irteera.
13:00: Erraldoi eta buruhaundiak eta Kriskitiña
dantza taldea.
17:00: Haurrentzako emanaldia Hipo eta Tomax taldearekin, Atsegindegin.
18:00: Betikoak txaranga.
19:00: Mozorro festa gaztetxoentzat Atsegindegin.
00:00: Betikoak txaranga.
Otsailak 14, igandea
11:00: Betikoak txaranga.
12:00: Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, La Inmaculada ikastetxea eta Elizatxo ikastola.
18:00: Betikoak txaranga.
17:00: Haurrentzako emanaldia Txintxilitxin, bakea egin, Kiki, Koko eta Mokorekin. Atsegindegin.
18:30: Fermin Valenciaren emanaldia Plaza Berrin.
19:30: Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilari eta dultzaineroak.
Otsailak 15, astelehena
09:00: Diana Hernani Musika Eskolako ikasleekin.
10:00: Azeri dantza
gaztetxoentzat.
11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00: Haurrentzako tailerrak: makillajea eta karetak Jakin eta jolas taldearekin. Atsegindegin
16:00: Erraldoi eta
buruhaundiak, Kriskitiña dantza taldea eta `Hernani´Musika Eskolako dultzaineroak.
17:00: Haurrentzako dantzaldia Gramola´Txorromorro taldearekin, Atsegindegin.
18:00: Break dantza-Scratch erakustaldia Tilosetan.
Otsailak 16, asteartea
18:30: Sardinaren
ehorzketa.