Santa Ageda, Inauteriak eta Kaldereroak nagusi otsailean

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 31a, 01:00

Festa giroa nagusi izango da otsailean Astigarragan. Kultur Agendari begirada bat botaz gero, azpimar­ra­t­ze­ko ekital­diak dira Santa Agedako kantu eskea, Inau­teriak, eta ume eta helduen­tzak antolatu dituzten ikus­kizunak.

Hilabetea asteko, Santa eskea
Hilabetea Santa Ageda bez­perako kantu eskearekin ha­siko dute Astigarragan. As­teaz­kenean izango da, arra­tsaldeko 19:00etan. Aiztondo abesbatza eta Astigarragako Txirriskla txistulariak ibiliko dira herriko kaleetan barrena, Foru Plazatik abiatuta.

Ipuin ordua eta zinema
Egun berean, umeentzako ipuin ordua antolatu dute kultur etxeko liburutegian. Bi saio izango dira: 3-5 urte bitartekoentzat, 17:45etan, eta 6-9 urte bitartekoentzat 18:15etan. Ipuin kontalaria Lur korta izango da. Horrez gain, otsailaren 6an eta 20an haurrentzako zinema izango da, 17:00etan, euro batean. Otsailaren 6an Cher ami jarriko dute eta otsailaren 20an Pluk eta bere garabia.

Haur eta helduentzako ikuskizunak
Hala ere, zinea eta ipuin ordua ez dira izango haurrentzako ekitaldi baka­rrak. Otsailaren 7an, 17:00­etatik 18:00etara Arrasto Bluak ikuskizuna izango da, kultur etxean. Helduentzako berriz, poe­sia eta musika ikuskizuna antolatu dute, Internet Kafe izenekoa. Otsailaren 27an izango da, 20:00etan, kultur etxean. Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe ariko dira zuzenean.

Lantzeko inauteriak eta Kaldereroak Inatuteriak
ospatzeko aukera ere izango da. Astigar dantza taldeak egun osorako ekin­tzak antolatu ditu otsailaren 14an. Besteak beste, dantzan ikasteko aukera eta txanoak egiteko tailerrak izango dira. Kaldereroei dagokienez, kon­­partsa Ergobiatik aterako da, otsailaren 20an, 17:30etan. Afaria izan­go da ostean Zipotza taberna, eta txar­telak bertan daude salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!