berdinketarekin bukatu zen atzo Hernani eta Hondarribiaren arteko partidua, 0-0. Aurreneko zatia nahiko berdindua izan bazen ere, txuri berdeak nagusi izan ziren bigarren zatian.
Bigarren zatiko 14garren minutuan epaileak Gaizka Aduriz kanporatu zuen, bi txartel hori erakutsi ostean, eta Hernanik 10 jokalarirekin jokatu zuen. Hala ere, ez ziren kokildu, eta gora egin zuten. Hortik aurera, 3-4 bat gol aukera garbi izan bazituzten ere 0-0 amaitu zuten.
Datorren astean Pasaiaren kontra jokatuko dute, eta Jon Loranen esanetan, «partidu zaila izango da, baina taldea ondo ikusten dut».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!