hernaniren inguruko bideo turistikoa emango dute bihar, Udalak antolatuta. Emanaldia Biteri kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bideoa Euskal Herriko hainbat herriri buruzko dokumental sorta baten parte da, Barne barnetik izenekoa. Grabaketa lanetaz Galdere ikusentzunezko enpresa arduratu da, eta bideo dokumental bakoitzak herri bat aurkezten du. Hernaniren inguruko grabaketak urrian bukatu zituzten.
Udalerria hobeto ezagutzea
Bideoaren helburua da, 30 minututan udalerria hobeto ezagutzea: historia, ondarea, tradizioa, kultura, eta abar.
Proiekzioaren ondoren, salgai jarriko dute, 8 euroan, Hernaniko hainbat liburu-dendetan.