Otsailetik aurrera poltsa bakoitzeko bost zentimo kobratuko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 31a, 01:00

udaleko ingurumen sailak eta Hernaniko 90 dendarik el­kar­lanean bultzatutako pol­tsak berrerabiltzeko kanpaina bigarren fasean sartu da urtea hastearekin batera. Eta orain, otsailetik aurrera, bezeroak es­katzen dituen poltsa bakoi­tzeko bost zentimo ordaindu beharko ditu. Ingurumen sai­letik azaldu dutenez, edozein materialeta­ko poltsak kobratu­ko dituzte: «paperezkoak, plastikozkoak, telazkoak... edozein poltsa, de­na bihurtzen baita honda­kin. Asmoa da jendeak bere etxetik eramatea poltsa». Eta gaine­ratu dute: «ez da poltsak or­dain­tzeko zigor bat, inguru­me­nari kalte egiteagatik bai­zik».

Zabor tasan %30eko bonifikazioa
Ingurumen sailak jakinarazi du gainera, kanpaina honen barruan dauden merkata­riek %30eko bonifikazioa izango dutela zabor tasan. Egun 90 denda daude pol­tsen kanpainan sartuta eta hasieran egin bezalaxe, komertzio guztiei luzatu­ko diete parte hartzeko aukera. Parte hartzen duten dendek badute horren marka.

Aurreneko kanpaina «oso positiboa»
Poltsak berrerabiltzeko kan­paina 2009an jarri zen mar­txan helburua izanda plas­tikozko poltsak kaletik ken­tzea. Eta hori bultzatzeko, bonoen zozketako kanpaina egin zen urte osoan zehar. Merkatari gehienek esan dute plastikozko poltsen erabilera jaitsi dela eta kanpainaren bultzatzaileak oso pozik daude. «Lan gogorra izan da, baina erantzuna ikusita oso positibotzat hartu dugu. Denda batzuetan esan digute 1/3 jaitsi dela poltsen erabilera eta beste batzuetan gehiago ere bai».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!