larunbatean aterako dira kaldereroak, kriseilu, lapiko, pertzak konpontzera, urtero bezala. Aurretik, entsaioak egingo dituzte, gaur, bihar eta etzi, Elur Txori elkartean, arratsaldeko 20:00etan; ostegunekoa izango da entsaio nagusia, txarangarekin.
Horrez gain, larunbatean afaria egiten dute 19:30etan, kalera atera aurretik, eta apuntatu nahi duenak oraindik badauka aukera, elkartean jarrita dagoen zerrendan. Prezioa: 7 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!