Hernaniko 700 familiek erabaki egin beharko dute seme-alabak non matrikulatu

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 31a, 01:00

GUTXI gorabehera, Herna­ni­ko 700 familiek egin behar dute bere seme-alaben matrikulazioa. Zein dira? Ikaste­txee­tan hiru ziklo izaten dira, adinen arabera: Haur Hez­kun­tza (2-6 urte); Lehen Hez­kun­tza (6-12 urte); Derri­go­rrez­ko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte). Ba, hain zuzen ere, ziklo bakoitzean lehenengo aldiz sartu ahal izateko, matrikulatu egin behar da: alegia, 700 familia dira kasu horretan daudenak (800 bat ikasle). Eta... non matrikulatu haurrak? Hernanin 5 ikastetxe dituzte aukeran: Langile ikastola, Urumea ikastola, Eliza­txo ikastola, Inmakulada ikastetxea eta Txirrita ikastetxea (Ereñotzu). Matrikulazioa bihar irekiko da, eta otsailaren 12ra arte izango da ikastetxeetan matrikula egiteko aukera.

Aukera zabala herrian bertan
Hernaniko 5 ikastetxeek au­ke­ra zabala eskaintzen duten, hezkuntza proiektu bat edo beste aukeratu nahi duenaren­tzat. Lau ikastetxe publiko daude: Langile, Urumea, Eli­za­txo eta Txirrita; eta ikaste­txe kontzertatu bat: Inmakulada. Inmakuladak, Urumeak, Elizatxok eta Langilek, 2 urtetik 16 urtera bitarteko eskain­tza daukate, eta Ereñotzuko Txirrita ikastetxeak 2 urtetik 12 urtera bitartekoa. Datorren ikasturtean, 3 ikastola publikoek bat egingo dute, 12-16 urte bitarteko ikasketak egiteko, Jaurlari­tzako Hez­­­­kuntza Sailak hala erabakita.

2.400 ikasle Hernanin matrikulatuak, aspaldiko gehiena
Hernaniar gehienek herrian matrikula­tzen dituzte beren seme-alabak, baina badira inguruko herrietara eramaten dituztenak ere: %13 inguru. Azken urteetan, igo egin da matrikulazioa Hernaniko ikastetxeetan, 2.008 ikasle zi­ren orain dela 9 urte, eta aurten 2.400 ikasle dira, 2-16 adin tartean ikasten ari direnak. Hor, kontuan hartu behar da jaiotze tasa ere asko igo dela urte horietan. Baina azken bi urteetako datuak kontuan hartuta, 2007-08 ikasturtean 2.258 ikasle ari ziren Her­na­nin ikasten, eta adin tarte horretan zeudenak guztira, 2.795 ziren. Aurten berriz, 2.400 ikasle ari dira Hernanin ikasten, eta guztira 2.713 dira.

Hernanin ikasteak dituen abantailak azpimarratu ditu Hernaniko Udalak
Hernaniko Udalak kanpaina ja­rri du martxan, Hernanin ma­trikulatzeak dituen abantailak azpimarratzeko. Herrian Bizi, Herrian Ikasi izena du kanpainak, eta asmoa da, hernaniarrak animatzea, semea-alabak herrian matrikulatzera. Hiru ideia azpimarratu dituzte, batez ere, kanpainan. Hernanik eskaintzen duena: aukera zabala eta anitza dela; kalitatezko eskaintza dela; eta abantaila asko dituela. Merkeagoa, erosoagoa, ber­takoagoa... eta herriaren­tza­ko ere aberasgarria da beraz, haurrak herrian matrikulatzea.

Herrian ikastearen abantailak

l Merkeagoa da. Oinez edo bizikletaz joateko aukera dago.
l Erosoagoa da. Denbora gutxiago behar da denerako.
l Seme-alaben heziketa gertuagotik jarraitu leike.
l Ikastetxeko dinamikan parte hartzeko aukera haundiagoa da.
l Seme-alabak herrian integratzeko erraztasun haundiagoa dute.
l Herriko jarduera eta zerbitzuak eskura: kiroldegia, liburutegia, Eskola Kirola egitasmoa, musika eskola....
l Herriarentzat aberasgarria da.

2001etik honako matrikulazioa (2-16 urte)

- 2001-02: 2.008 ikasle

- 2002-03: 2.019 ikasle

- 2003-04: 2.018 ikasle

- 2004-05: 2.044 ikasle

- 2005-06: 2.123 ikasle

- 2006-07: 2.190 ikasle

- 2007-08: 2.258 ikasle

- 2008-09: 2.306 ikasle

- 2009-10: 2.400 ikasle

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!