Hernaniko waterpolo taldeak, senior mailan jokatzen duenak, Irunen izango du partidua. Oiasso taldearen kontra jokatuko du, gaur, arratsaldeko 20:00etan hasita. Hernaniarrak hirugarren dira sailkapenean bost punturekin, eta bigarrenean daude Oiassokoak, zazpi punturekin. Beraz, partidu lehiatua izatea espero da.
Horrez gain, jubenilek ere izango dute partidua asteburuan. Iruñean jokatuko dute, WP Navarra taldearen kontra, gaur, goizeko 10:30etan hasita.
Azkenik, nesken taldeak ere gaur izango du partidua, Iruñean baita ere. Tajonar taldearen kontra jokatuko dute, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!