Hernanik Hondarribia hartuko du gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 30a, 01:00

Hernaniko bi talde nagusiek Zubipen jokatuko dute gaur eta bihar. Arratsaldean, 16:30etan, Ohorezko Erregional mailako taldeak jokatuko du, Hondarribiaren kontra. Ema­kumezkoen ligako taldeak bihar jokatuko du, 16:30etan, Beasainen kontra.

Hernani-Hondarribia arratsaldean

Joan den asteburuan galdu ostean, Hernanik aukera paregabea du gaur hura ahaztu, eta garaipen berri bat lortzeko. Hondarribiaren kontra jokatuko du, sailkapenean bost postu atzerago dagoen taldearen kontra. Hernani 10garren dago, 22 punturekin, eta gaur irabaziz gero, hiru postu igo daiteke.

Hernani-Beasain eguerdian

Emakumezkoen ligato taldeak Bea­sainen kontra jokatuko. Igoera faseko partidua izango da gaurkoa, eta orain arteko partiduetan, emaitza parekatuak lortu dituzte bi taldeek. Hortaz, partidu berdindua espero da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!