Yone Boutique eta Aidurrek ezin izan zuten irabazi atzo. Yone Boutiquek Pinturas Gorka taldearen kontra jokatuko zuen, eta 3-3 berdindu zuten. Julen Giraldoren esanetan «berndiketarekin goiko taldeak urrundu egin zaizkigu, eta gora egiteko aukera paregabea galdu dugu».
Aidurrek berriz, Aratz taldearen kontra jokatu zuen eta 3-1 galdu zuen. Hortaz, igoerako ligaxka jokatu nahi badu, hurrengo bi partiduak irabazi beharko ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!