Hernaniko Gimnasia Erritimiko elkarteak kurtso hasierako erakustaldia egingo du bihar kiroldegian. Erakusketa Hernaniko kiroldegian izango da, goizeko 11:30etatik eguerdiko 13:00ak arte. Bertan, parte hartuko dute 2001garren urtean edo lehenago jaiotako haurrak; hau da, benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailakoek.
Gimnastentzako oharra
Gimnasia elkartetik adierazi dutenez, erakustaldian parte hartuko duten neskek kiroldegian egon beharko dute 10:15etarako; beroketa ariketak eta tapiz paseak egiteko. Elkartetik eskatu diete garaiz iristeko, eta bitxiak (eraztunak, kateak...) etxean uztea. Partehartzaileek erakusketa egiteko ondorengoak eraman beharko dituzte bihar: maillota, gonatxoa, punterak, elkarteko txandala, beroketak egiteko arropa (galtzerdiak, kuloteak...), sarea, gantxoak gomina eta koleteroarekin ondo lotutako moinoa.