Zintzilikatzekoen kokalekua Udalarekin adosteko epea irekiko da etzi

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 30a, 01:00

astelehenean Udalak ja­ki­naraziko du bere pro­po­sa­me­na atez ateko hondakin bil­ketarako, etxebizitza ba­koi­­tze­an jarri behar diren zintzili­ka­tzekoen kokale­kua­ren ingu­ru­an. Eta bizila­gunek Udalak proposatuta­ko tokia zein den jakiteko aukera izango dute atez ate­ko bulegora joanez gero (Kar­daberaz kalea, 25). Horrez gain, Udalak propo­satutako koka­penarekin ados ez dauden bizilagunek beste leku bat proposatzeko aukera izango dute otsaila­ren 19ra arte. Proposamen berria etxe­peko bileran ados­tua izan dela ziurtatzen duen dokumentu sinatua entre­ga­tu beharko dute. Otsailaren 20tik aurrera, atez ateko bulegoko infor­ma­­tzaileak harremanetan ja­rri­ko dira aldaketa propo­satu duten bizilagunekin, Udalaren erabakiaren berri emateko. Eta martxoaren erdialdera zintzilika­tzeko­en behin betiko kokapena jakinaraziko du Udalak. Informazio gehiago nahi izanez gero, honako helbidean aurkitu daiteke: www.hernaniatezate.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!