Berria txapelketako lehenengo errondako azken kanporaketa jokatuko da bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 30a, 01:00

berria txapelketa jokoan da, eta bihar partidua izango da kiroldegian. Txapelke­tako au­rreneko erronda bu­katzear da, eta Hernaniko partiduan az­ken kanporaketa jokatuko da. Aurrez aurre izango dira Txukun Lakua (Gasteiz) taldea eta Igorre taldea. Ka­detetan Calleja eta Ramosek jokatuko dute, Mendia eta Etxebarriaren kontra. Jubeniletan Isasmendi eta Obregon IIak Gomez eta Cilaurren izango dute aurrean. Eta azkenik, senior mailan, Cas­tillo eta Resanok Markina eta Lekueren kontra jokatuko dute. Kanporaketa oso berdindua izatea espero da, batez ere senior eta kadete mailan. Jubeniletan arabarrak dira faborito.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!