Txantxillako lanak direla eta, bertako parkinaren azken zatia otsaila hasiera inguruan desagertuko da eta UTE-Txantxillak jakinarazi duenez, Karabelen parkina egiten ari dira 100 plaza ingurukoa. Asteazkenean hasi zituzten lanak eta aurreikusten dutenaren arabera, 10 egun barru irekiko dute. Eta gaineratu dute: «gutxi gorabehera Txantxillako parkinaren azken zatia ere orduan itxiko dugula pentsatzen dugu; beraz, bi gauzak batera gertatuko direla esan dezakegu».
Karabelgo parkina mantendu, berez
Karabelgo lurrak garatzen hasten diren arte behintzat, Karabelgo parkina mantendu egingo dela azaldu dute UTE-Txantxillatik. Sandiusterri kalea aparkaleku bilakatzen denean, ordea, ez dakite ziur Karabelgoak jarraituko duen. «Hori Udalak ikusiko du aurrerago».