Trinketeko finaletan hernaniarrik ez

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 27a, 01:00

Joan den asteburuan bi final eta bi semifinal jokatu dira. Paleta nesketan Irazustabarrena eta Ugalde Euskal Herriko txapeldun dira Amurriori 30-29 irabazita, eta Tijero eta Zabala Gipuzkoako azpitxapeldun, bigarren mailan, Suberriren aurka 30-14 galduta. Semifinalak trinketean izan ziren eta aspaldiko partez, Hernaniko pelotaririk ez da iri­tsi finala jokatzera. Altunak 30-16 galdu zuen Oiarperen aurka eta Otaegik 40-24 Loiolatarraken aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!