hernaniko eta Astigarragako AEKk, Zilegi Eskolarekin elkarlanean, Ituren eta Zubietako inauterietara irteera antolatu du. Otsailaren 2an, asteartean izango da. Iaz ere izan ziren bertan euskaltegiko ikasle, irakasle eta hainbat herritar eta antolatzaileek azaldu dutenez, primeran pasa zuten eta aurten ere txangoa antolatzea erabaki dute. Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko ondorengo telefonoetara deitu behar da: 607 592 864 (Hernani), edo 943 557 354 (Astigarraga). Edo mezu bat bidali helbide hauetakoren batera: zilegieskola@aeknet.net, hernani@aek.org edo astigarraga@aek.org.
Urte osoko soldata baten zozketa
AEKk urte osoko sodata baten zozketan parte hartzeko errifak salgai jarri ditu. Otsailaren 26ko ONCEko zozketan aterako da saria eta irabazleak 1000 euroko soldata jasoko du hilero urtebetez. Euskaltegian bertan eta Hernani eta Astigarragako hainbat tabernatan erosi daiteke 2 euroan.
Horrez gain, Mikel Laboaren omenez iaz Hernaniko hainbat musikarik egindako kontzertuaren DVDa salgai dago 10 euroan.