otsailaren 1ean, hau da, datorren astelehenean, Hernaniren inguruko bideo turistikoa emango da Udalak antolatuta. Biterin izango da arratsaldeko 19:00etan. Aipatutako bideoa Euskal Herriko hainbat herriri buruzko dokumental sorta baten parte da. Dokumental sailak Barne barnetik du izena eta bideo dokumental bakoitzak herri bat aurkezten du. Grabaketaz arduratu da Galdare ikusentzunezko komunikazio enpresa. Joan den urrian bukatu zituen Hernaniri buruzko grabaketak.
Udalerria hobeto
ezagutzeko aukera
Bideoak 30 minutuko iraupena du eta 2009an zehar grabatutako irudiak ikusiko dira. Udalerria hobeto ezagutzeko aukera izango da: historia, ondarea, tradizioa, kultura eta natura, besteak beste. Kaxkoan dauden eraikin esanguratsuenak azaltzen dira, hala nola, udaletxea, eliza, jauregiak... Chillida Leku eta Nere Borda parke botanikoa gune naturalak ere ageri dira. Eta festak ere presente daude: San Joanak eta Txalaparta festa, esaterako.
Bideoa bost hizkuntzatan argitaratu da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta katalanez. Eta salgai egongo da, 8 euroan, Hernaniko hainbat liburu-dendatan.