hernaniko Udala alokairuzko etxebizitza parke publikoa egitera doa. Azken urteetan, osatzeko ahaleginetan dihardu, eta helburua da etxe hauek Udalaren esku izatea.
Parke publikoa nola gestionatu behar den zehazteko araudia onartu behar du Udalak. Araudiaren bitartez, jasoko dira besteak beste, etxeak banatzeko irizpideak, zein baldintza ekonomikoetan alokatuko diren eta zenbat denboraz.
Ondorioz, Udalak jakinarazi du, gaiaren garrantzia kontuan izanda, aurreneko urratsa herritarrekin eman nahi dutela. Hernaniarren iritzia eta proposamenak jasotzeko bilera egingo dute, eta bihar izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita, Biteri kultur etxean.
Etxebizitzak izateko
arazoari konponbidea
Parke publikoarekin, Udalak nahi du etxebizitzak izateko arazoari konponbidea bilatu: «neurrizko preziodun alokairuzko etxebizitzak sustatzekoaren aldekoak gara».
Egun hiru etxe ditu Udalak, eta helburu du 2011garren urterako beste 11 izatea. Horrela, epe motzera, 14 etxeko parke publikoa izango du.