Garaipen zaila, eta oso garrantzitsua

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 25a, 01:00

Yone Boutique taldeak azken segunduetan irabazi zuen atzo, Garetxe Lazkao taldearen kontra, 4-5. Hernaniarrak 0-1 irabazten jarri ziren partidu hasieran, eta Lazkaok presio gogorra egin zien hortik aurrera. 1-1 enpate jarri ziren, eta lehenengo zatia horrela bukatuko zela ematen bazuen ere, penalti bikoitz batean 1-2 aurreratu ziren hernaniarrak. Bigarren zati hasiera ahaztekoa izan zen. 5 minutuan bi gol sartu zituen etxeko taldeak eta 3-2 aurretik jarri ziren. 3-3 berdindu, berriz 4-3 atzetik, azken minutuan 4-4... eta azken segunduetan sartu zuten hernaniarrek 4-5ekoa. Arnas pixka bat hartu dute hernaniarrek, baina hurrengoa ere irabazi beharra daukate.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!