Hernanik berdindu igoera faseko lehendabiziko partidua

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 25a, 01:00

Hernanik 2-2 berdindu zuen atzo, Eibar taldearen kontra, emakumezkoen ligako igoera fasean. Partidua oso parekatua izan zen. Hernaniarrek atzetik hasi zuten partidua, 1-0. Azkar lortu zuten berdinketa, eta 1-1 iritsi ziren deskansora. Bigarren zatia parekatua izan zen, eta minutu batean erabaki zen guztia. Eibarrek 2-1eko sartu; hernaniarrek erditik atera, eta jokaldi horretan sartu zuten 2-2koa. Igoera fasea oraintxe hasi dute, eta 8 talde ari dira lehian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!