Benito Ros irabazle, beste behin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 25a, 01:00

benito Ros da munduko txapelduna, eta beste behin ere erakutsi zuen zergatia. Atzo Fagollagako zirkuitoan ez zuen berdinik izan, eta berari begiratuz gozatu zu­ten parte hartzaile eta ikusleek. Inguratu zitzaiona, gazte bat: Jon Areitio hondarbitarra. Maila polita eman zuen berak ere. Eta hirugarrena Iker Gonzalez errenteriarra.

Parte hartzaile gehiago
Aurreko urteetan baino par­te hartzaile gehiago izan zi­ren atzo. Guztira 36 izan zi­ren Fagollagako harkaitzetan lehiatu zirenak, eta kirol horren zailtasuna dela-eta, ez da normala izaten. Tartean hernaniarrak ere izan ziren, atzo, animatu eta zirkuitua egin zutenak. Ru­ben Arenales juniorretan atera zen, eta 6garren postua lortu zuen. Jesus Franco infantiletan atera zen, eta 8garren geratu zen. Eta Ane Gil benjaminetan atera zen, lehiarik gabeko kategorian.

Gainerako sarituak
Juniorretan Andoni Asenjok izan zen irabazle. Bigarren Gor­ka Susperregi, eta hirugarren Mar­kel Uriarte. In­fantiletan, Unai Zunzunegi izan zen one­na. Bigarren Ser­gio Fer­nan­dez, eta hirugarren Josu Sanchez. Azkenik, alebinetan Aimar Etxebe­rriak irabazi zuen. Bigarren Gaizka Cue­llar geratu zen eta hirugarren Jon Madina.

Txapelketak jarraitzen du
Gipuzkoako txapelketaren ba­rruan, Fagollagakoa zen au­rre­­neko froga. Gaine­ra­ko lau fro­gak jokatuko di­ra: Pasai Do­nibanen (otsailak 7-Arro­kan­dieta), Oñatin (otsai­lak 21-Aran­tzazu), Urre­txun (mar­txoak 7-Santa Barbara), eta Aretxaba­letan (martxoak 21).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!