Oialume dantzalekua aurtengo San Joanetako karrozan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 24a, 01:00

Urtero egin ohi duen bezala, San Joan Konpartsak gai bat au­keratzen du San Joanetan ka­rroza bat ateratzeko. Buruari buel­ta pare bat eman ondoren, aurten Oialume Dantza Lekua­ri buruz egitea erabaki dute. 1943. urtean zabaldu zuten Her­na­niko Martindegi auzoan zegoen erromeria-leku hori, apustu ba­ten ondorioz, eta eten­gabe alda­tuz joan den gi­zarte baten leku­koa izan da. Ber­bena talde asko pasatu da bertatik baina gazte jendearen beharrei kasu eginez, hilero, bi igandetan musika diskoa jarri behar izan zuten azke­nean. Lekukoek diotenez, hasiera batean, trikitilari itsu bat izaten zen hura girotzen eta 1,5 pezta­ren trukean egiten zu­ten dan­­tza nahikoa garaiko gaz­teek. Ondoren zozketa txiki bat iza­ten omen zen sarrera or­daintzen zuten guztien ar­tean. Saria oilo parea, arkumea edo asto kume bat ere izan omen zen. Hainbeste urteetako erro­merietan doze­naka biko­tek el­kar ezagutu zuten bertan.

San Joan Konpartsak badaki, horrelako istorio mordo bat badagoela 60 urte baino gehia­go bete zituen dantza leku ba­ten atzean. Horregatik, San Joa­ne­tako karroza errealitatera aha­lik eta gehien gerturatzeko asmoz, informazioa, argazkiak edo anekdota pertsonalen bila dabil. Hori dela eta, gai hau au­rrera ateratzen lagundu deza­ke­ten Hernaniko eskualdeko pertsona guztiak, otsailaren 2an arratsaldeko zazpiretan Biteri Kultur Etxean ospatuko den bilerara gonbidatzen ditu.

Bestetik, dantzalekuaren in­gu­ruko garai bateko argazkiak dauzkatenek edo lor ditza­ke­te­nek, Udaleko Artxibora (goizez) edo Biteri Kultur Etxera (egun osoz) jo dezakete. San Joan Kon­partsak argi utzi nahi du, ar­gazkiak itzultzea beraien egin­kizuna izango dela.

Urteko batzarra asteazkenean
San Joan Konpartsak urteroko bilera egingo du asteazkenean, hau da, urtarrilaren 27an, arra­tsaldeko zapiretan Biteri Kultur Etxean. Ohitura den bezala, jen­deari bertara azaltzeko deia egiten dio urteroko kontuetaz hitz egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!