Hhernanik aukera ederra dauka gaur, 12:00etan, Landaren, Urrezko Kopa azken fasera pasatzeko. Horretarako Durango taldeari irabazi behar dio gaur, lehendabiziko faseko finala. Hernani joku puntu oso onean dago, eta berez, irabazteko aukera haundiak ditu, Durangoren kontrako partidu errazik izaten ez den arren.
Bera Bera, Ordizi eta Gernika
Durangori irabaziz gero, bigarren fasera pasako litzateke Hernani. Han zain ditu Euskal Autonomi Erkidegoko hiru taldeak, Ohorezko A mailan ari direnak: Pegamo Bera Bera, Ampo Ordizia eta Bizkaia Gernika. Bigarren fasea ligila moduan jokatuko dute; elkarren kontrako partidu bana. Urrezko Kopa irabazten duenak, sari ederra izango du: Irlandako amateur txapeldunaren kontra jokatuko dute partidu bat Irlandan bertan.
Urrezko Kopa antolatzen duena Euskadiko Errugbi Federazioa da, eta araudi berezia jarria dauka: txapelketa honetan, talde bakoitzak gehienez hiru jokalari izan ditzake Euskadiko Selekzioan jokatzerik ez dutenak. Horrek Hernaniri mesede egin diezaioke, beste taldeek kanpoko fitxaje asko dituztelako, eta Hernanik berriz bakarra, beraz, ohizko taldearekin jokatu dezake.
Hernani-Durango, beraz, gaur Urrezko Kopako lehen faseko finalean, Landaren, 12:00etan. (ETB3: 17:00etan).