AAM: «Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten presoei elkartasunik sentituena bidali nahi diegu, hasi berri duten borrokaldirako»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 24a, 01:00

Eeuskal Preso Politikoen Ko­­lek­tiboan dauden presoek borrokaldia hasi dute euren baldintzak salatzeko, eta atzo, Amnistiaren Aldeko Mugi­men­duek, pren­tsau­rrean, eu­ren babesa adierazi zien ko­lektiboan dauden pre­so guz­tiei, «hasi berri du­ten bo­rro­kal­dian aritzeko behar­ko duten indarra, mai­ta­suna eta ke­me­na». Horrez gain, pren­tsaurre­koa eman zu­ten 30 bat pertsonek, orain­go espetxe poli­ti­ka sa­la­tu eta aldatzeko es­ka­tu zuten.

«Azken urteetan baldintzak okertu egin dira»
Preso politikoek hasi duten borrokaldian beraiekin dau­dela adierazi zuten atzoko agerraldian, eta gai­neratu zu­ten, «jakina da, azken ur­tee­tan muturreko egoerak area­gotu egin dire­la. Kon­de­­nak lu­zatu dira, gaixo la­rriak gil­tzapean manten­tzen dituzte, isolamendua area­gotzen die­te... Bizi bal­din­tza duinetik oso urrun dau­de, eta hala ere, tinko­ta­suna eta kemena era­kusten dute. Beraien ekar­pe­na egiten dute gainera, Euskal Herrirako prozesu demokra­tiko bat ekarri ahal izateko».
«Gatazkaren parte eta ondorio»
Atzoko agerraldian aldarri­ka­­tu zuten, presoen kolek­tiboak izaera politikoa duela, pre­soek bezala. «Gobernuek ez dute hori aldarrikatzen, baina beraiei espreski zu­zen­dutako politika aplikatzen die. Eta gatazkaren parte eta ondorio diren neurrian, kon­ponbidea­ren parte eta ondo­rio ere izan beharko dute nahi eta nahi ez».
Kartzela politika aldatu

Egungo kartzela politika al­da­tzeko eskaera egin zuten, «suntsitzailea eta murriztailea izatetik, eskubideetan oinarri­tua izatera igaro behar du». Horretarako konpromiso ko­lek­tiboen etapa berria zabal­du behar da Euskal Herrian, AAMren ustez, helburu argi batekin: «presoak Euskal He­rrian izan daitezen, beraien eskubideen alde». Eskubide horiek bermatu daitezen, beharrezkoa dela diote sektore politiko, sozial, eta norbanakoen bultzada eta konpromisoa. «Bukatzeko, gogora ekarri nahi dugu, Gatzak espetxean 30 urte betetzen dituela. Nel­son Mandelak 27 egin zi­tuen, eta ankerkeria onar­tezin be­za­la jo zuten ospe haun­di­ko erakunde eta adituek. Gatzak oraindik barruan jarraitzen du. Bera askatzea irmoki al­da­rrikatzen dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!