bBost hitzaldi edo solasaldi, antolatu dituzte, datorren otsailean, Euskal Herriko historiari buruz. Solasaldiak kronologiaren arabera antolatu dituzte, Iruñeko erresumaren sorrerarekin hasi (otsailaren 9an), eta iparraldeko hiru probintziak Frantziak hartu zituen arte. Solasaldiak elkarlanean antolatu dituzte, Hernaniko Udalak eta Amaiur 1512-2012-Nafarroa bizirik taldeak. Parte hartu nahi duenak izena eman beharra dauka, otsailaren 1etik 5era, Biteri kultur etxean. Doanik da.
Iruñeko Erresumaren sorrerarainokoa. Historiaaurretik IX. mendera. Otsailak 9.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren galerarainokoa. IX.m-1300era. Otsailak 11.
Nafarroa Garaiaren konkista. Aitzindariak eta ondorioak. 1512. Otsailak 16.
Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa, Frantziapean. Otsailak 18.
Soberaniaren aztarnak. Otsailak 16.
Ordua eta Lekua: 20:00 - Biteri