Buruntzaldean gidabaimenak euskaraz ateratzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 23a, 01:00

autoeskola batzuk beren ahaleginak egin izan dituzte gidabaimena euskaraz eskaini ahal izateko, baina ez zuten material egokirik aurkitzen. Hori dela eta, Buruntzaldeko sei Udalek egitasmo bat jarri dute martxan bertako autoeskolei laguntza emateko. Batez ere, Bizkaiko autoeskola baten ekimenez, materiala sortu eta merkaturatu da prestakuntza euskaraz egiteko «modu egoki eta erakargarrian», Marifer Gorostiza Lasarte-Oriako euskara teknikariak atzo pren­tsaurrean azaldu zuenaren arabera. Eta material hori erosteko dirulaguntza eman die Udalek autoeskolei. Idurre Lucas Herna­niko Euskara Delegatuak azaldu zuen, Administrazioak neurriak hartu eta bitartekoak jarri behar dituela herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzeko aukera izan dezaten. Materiala paperezko soportean eta digitalean da. Buruntzaldeko autoeskola guztiek hartu dute parte egitasmoan eta Arantxa Otamendi Gipuzkoako autoeskolen elkarteko presidenteak adierazi zuen, zerbitzu osoa euskaraz eskaini ahal izateko bidea luze samarra izango dela, baina hasiera sendoa dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!