Binakako txapelketa jokatuko dute bihartik aurrera Hernaniko bolariek. Bost jardunaldi izango dira, eta bihar izango da lehenengoa, Añorgako bolatokian.
Joan den igandean bukatu zen taldekako txapelketa, Legazpin, eta Ategorrieta izan da txapeldun 530 brila botata. Bi jardunalditan jokatu da txapelketa, eta Hernaniko taldeek emaitza hauek lortu dituzte: CD Hernani 5garren, 509 brila botata; Elur Txori 6garren, 506 brila botata; eta Ur-Mia 11garren, 452 botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!