Fagollagako errio bazterrean, bihar izango da zer ikusia, Gipuzkoako bizikletarik abilenak etorriko baitira, urtero bezala. Lokatz, aldapa eta harkaitzetan ibilbidea markatu, eta hankarik lurrean gutxien jartzen duenak irabaziko du txapelketa, ikusgarria, inondik ere. Iazko txapelduna eta munduko txapelduna den Benito Ros kataluiniarra ere agian etorriko da bihar lehiatzera. Goizeko 10:30etan hasita, bihar, Fagollagan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!