Barrikotean izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 2a, 01:00

Karobi elkartean barrikotea egingo dute datorren otsailaren 12an. Izena emateko aukera badago oraindik, ostiralera bitartean. Barrikotea egiteko gutxienez 30 pertsonak eman behar dute izena, eta gehienez 60 lagun apuntatu daitezke. Menua sagardotegikoa izango da; honakoa: bakailao tortila, entrekota, gazta, intxaurrak eta menbriloa, eta kafea. Prezioa: 18 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!