Andoaingo ‘Construcciones Metalicas Adarra’ enpresako langileek greba hasi dute; tartean hernaniarrak ere badira

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 23a, 01:00

ela sindikatuak Kronika­ra bidalitako prentsa oha­rrean adierazi duenez, gre­ba mu­ga­gabea hasi dute An­doaingo Construcciones Me­­­ta­licas Adarra enpresa­ko lan­­gileek. Tartean her­na­nia­rrak ere badira, adie­razi du­tenez «gure lan baldintza dui­nen alde hasi dugu greba». Langileek diotenez, en­presak kaleratu egin ditu bi langile, eta EREaren bal­dintzak okertu ditu. En­pre­sa honetako langi­leak urte eta gehiagoan daude ERE­an. «Orain arte %100eko EREan egon gara. Lan­ga­bezitik kobratzen genuen zati bat, eta gainerakoa enpresak or­daintzen zigun, solda­taren %100 osatu arte. Orain, es­kaini digu solda­taren %70 osatzeraino or­dain­tzea». Lan­gileek dio­te­nez, enpre­sak irabaziak izan ditu 2009­an, eta datu horiek erakus­teko eskatu diete, «datu eko­nomikoak azaltzeko eskatu dugu eta baita etorkizuneko lan kar­ga zein izango den ere, baina enpresak ez diz­kigu erakutsi nahi. Guk 3 gauza eskatzen ditugu: ez bi lan­gi­leak kaleratzeko, EREa­ren baldintzak ez aldatzeko eta guri azaltzeko 2009ko datu ekonomikoak, eta etor­kizuneko lan kargak».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!