‘Zer jakin nahi zenuke erraustegiaren inguruan?’

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 23a, 01:00

peio Lozano EHUko ira­kas­lea eta ingurugiro anto­la­menduko aditua izango da da­torren as­tear­tean Herna­nin, Biteri kul­tur etxean, arra­tsaldeko 20:00etan. Errauste­giari buruz hitz egingo du Lozanok Biterin, Hernaniko Zero Zabor taldeak antola­tuta. Zer jakin nahi zenuke erraus­­tegiaren inguruan? jarri diote izena hitzaldiari, eta asmoa da, Zubietan jarri nahi den erraustegiari buruz infor­ma­zioa ematea hernaniarrei. Zero Zabor taldeak prentsa oharrean dioenez, «Zubietan (Hernanitik 5km-ra) eraiki nahi duten erraustegiaren inguruan dagoen informa­zio eskasia dela-eta antolatu dugu hitzaldia». Lozano aditua da ingu­ru­giro antolamenduan, eta lehen ere hitzaldi asko eman ditu errauste­gia­ri buruz.

Galdera asko
Zer behar du erraustegiak ondo funtzionatzeko? Zer kalte eragin ditzake? Ingu­ruan martxan diren erraus­tegiek nola funtzionatzen dute?... asko izan litezke gal­derak, eta Lozanok horiek edo jendeak egindako beste asko erantzungo ditu astear­tean Biterin. Bestalde, asteartea baino lehenago ere galdera egitea badago Lozanori, eta hark hitzaldian erantzungo ditu. Horretarako, Zero Zabor tal­deak e-mail bat jarri du, eta herritarrak animatu nahi ditu aldez aurretik galderak egi­te­ra: zerozabor@gmail.com. Ho­rrez gain, Lozanok emandako beste hitzaldi baten bideo pasarte batzuk jarri ditu Zero Zabor taldeak bere web orrian, jendeak ikusi ditzan: www.zerozabor.ning.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!