Zilegi Eskolak, herritar guztiei irekiak

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 22a, 01:00

AEK euskaltegiak antolatuta, urteko lehenengo ikastaroa egingo dute astelehen eta asteartean. Eskulanei buruz ariko dira: ‘Giltzak eta pitxiak zintzilikatzeko egurra apaintzen’.

Zilegi eskolak famatu egin dira Hernanin. AEK euskaltegiak antolatzen ditu, eta ikasle eta herritar guztiek parte hartu dezakete bertan. Helbu­rua: euskera praktika­tzea.
Urtarriletik ekainera ikastaro asko egingo dituzte, eta da­torren astelehen eta asteartean aurrenekoa: Giltzak eta pitxiak zintzilikatzeko egurra apaintzen, Itziar Salaberriaren eskutik.

Zubietara inauterietan
Ekainera bitartean, ekintza asko dauzkate prestatuak Zi­legi Eskolen barruan. Tartean, Zubieta eta Iturengo inauterietara joango dira otsailaren 2an. Horrez gain, 6 bat ikastaro egingo dituzte: Hernaniko Alde Zaharra Erdi Aroan, Sexualitatea, Osasuna eta Erlajazioa, Ardo Dastaketa... (datarik ez dago zehaztuta).

Eskulanak, zintzilikarioak
Itziar Salaberriak emango du datorren astelehen eta astearteko ikastaroa. Eskulanak egin­go dituzte; zehatzago, zintzilikarioak. Giltzak edo pitxiak zintzilikatzeko egurra apaintzen ikasiko dute, eta ho­rretarako egingo dituzte: egu­rra lijatu, krakeladora erabili, margotu...
Hernaniko AEK euskaltegian izango da ikastaroa, urtarrilaren 25ean eta 26an, 14:30­etatik 16:30etara. Izena emateko aukera ikas­leek eta he­rritar guztiek daukate: AEK euskaltegian (La­rra­men­di 11), e-mailez zilegieskola@aek.org helbidean, edo telefono hauetara deituta: 607 592 864 edo 607 610 687. Informazio gehiago blog honetan: www.zilegieskola. blogs­pot.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!