Galdakao taldearen kontra hasiko du Hernaniko nesken taldeak ligako bigarren buelta. Joan den astean ez zuten batere emaitza ona lortu, baina joku ona erakutsi zuten, entrenatzailearen esanetan. Bigarren bueltarako animatuta daude hernaniarrak, eta lehendabiziko fasean izan dituzten emaitzak baino hobeak izateko esperantza osoa dute. Partidua, Galdakaon, bihar, 10:00etan.
Mutilen taldeak, bihar Lankide Aranbizkarra taldearen kontra jokatuko dute, Gazteizen, Aranalde kiroldegian, 12:00etan. Joan den astean erraz irabazi zuten hernaniarrak eta indarrean dabiltza, bai jokoz eta bai buruz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!