Gaur Zinkoenean, presoen eskubideen alde

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 22a, 01:00

Hernaniko preso politikoen senideek deituta kontzentrazioa izango da gaur 20:00e­tan. Senideek gogorarazi dute presoak borrokaldi berri batean daudela «beraien eskubieak onartuak izateko», eta beraien aldarrikapenarekin bat eginda, gaur ere kalera aterako dira. Aldarrikatzen dute «dagozkien eskubideen jabe izatea, gaixo larriak eta kondena osoa betea duten presoak etxera ekartzea eta disper­tsioarekin bukatzea». Herritarrei dei egin diete parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!