Ohi bezala, gaurtik igandera bitarte, zine emanaldiak izango dira Biterin. Helduek ikusgai izango dute Todos estan bien pelikula. Robert De Niro eta Drew Barrymore aktoreak hartzen dute parte, besteak beste, komedia dramtiko honetan. Gaur gaueko 22:30etan izango da; bihar, 19:30etan eta 22:30etan; eta etzi, 19:30etan. Haurrentzat, berriz, Shorts, la piedra magica emango dute. Pelikula honetan, Toe da protagonista eta harri magiko bat aurkituko du. Harri horren bidez, edozeinen desioak egi bihurtu daitezke eta pixkanaka auzoan kaosa nagusituko da. Haurrentzako emanaldi guztiak 17:00etan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!