karobieta auzoko bizilagun batzuk keja azaldu dute Kronikan, euren kaleko zoruaren egoeragatik. Bizilagunen esanetan, Karobieta kaleko zati haundi bat egoera kaxkarrean dago, «adokinak altxeak daude, eta zati asko falta dira; nonahi putzuak egiten dira, eta estropuzka ibiltzen gara. Bizilagunez gain, jende asko paseatzen da kale honetan, eta egoera honetan edukitzea ez da txukuna».
Bizilagunen esanetan, Udaleko teknikoei konpontzeko esan diete behin baino gehiagotan, baina joan deneko bi urteetan horrela dago kalea. «Erremedio zaila ez dauka, eta lehenbailehen konpontzea nahi genuke».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!