Barrenetxea, aurten, tabernetako jaun eta jabe

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 21a, 01:00

LAU urtez finalera fin-fin pasa eta gero, atzo bai, atzo Aitor Barrenetxeak ondo merezitako txapela jantzi zuen. Maialen Lujanbiok jan­tzi zion gainera, aurretik, an­to­latzaileek zapi txuri bat (go­bararena izango zen) bu­ruan jarri eta gero. Hamabost prota­go­nistak primeran. Giroa bikaina, eta mu­sikatua, Aitor Atxegak gi­ta­rra era­man baitzuen kantulagun; bere eta gainerakoen kantulagun, besteek kantatu zutenean ere gitarrarekin ar­mo­nizatu baitzuen giroa la­sartearrak. Eta tabernetako armonian hasi eta bukatu zen saioa, ia lau ordu iraun zituena; baina jendea hurrengo ur­terako ere gogoz geratu zen.

Hamabostetik zortzi, finalaurdenera
Hamabost izan ziren atzo partehartzaileak. Lau talde egin, eta lehendabiziko fase motz bat jokatu zuten. Hortik lau pasa ziren hurrengo fasera (talde bakoitzeko bat), eta gainerako guztiek errepeska jokatu zuten. Errepeskatik beste lau pasa ziren hurrengo fasera. Guztira, zortzi.


Azken puntuak
Urko, Oier, Exteban eta Ba­rre­netxea pasa ziren azken txanpara, zortzi horietatik. Kar­tze­lako lana egin, eta ordura arte kopletan egindako lana luzatu egin zieten, eta bertsotan aritu behar izan zuten. Estu zirela kontuak! De­nak oso ondo, eta bat primeran; Ba­rrenetxea. Aitor Barre­ne­txeak irabazi du txapela, tabernetako bertsolarien na­gu­­sitza emango diona, urtebetez. Agu­­rra Iraitzi eskaini zion, eta emozio batean bukatu zen, aurtengo bertso jarduna.

Parte hartzaileak.
Lehenengo 8ak ordenean:
Barrenetxea, Urko, Oier, Exteban, Oxan, Tximel, Abel, Alkorta, Atxega, Porrotx, Joseba, Gorkita, Arnaitz, Andoni, Iñigo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!