Inauterietan mozorrotzeko gaia: ‘Zirkoa‘

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 21a, 01:00

Zirkoa gaia da aurtengo inauterietako aukeratu dutena, Berriak elkarteak jakinarazi duenez. Berriak elkarteak dendari eta ostalari guztiak animatu ditu parte hartzera, eta jakinarazi du, esfortzuak izan dezakeela saria, udalak antolatu duen sariketan. Izan ere, aurten udalak Sari Berria izeneko sariketa antolatu du inauterietan, eta saria emango diete festan gehien parte hartzen duen taldeari, eta eskaparaterik ederrenari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!