AURTENGO lehendabiziko finala jokatuko du Hernanik datorren larunbatean, Amurrioren kontra, Euskal Herriko paleta txapelketan. Amaia Irazustabarrena eta Irati Ugaldek erraz irabazi zioten Alaitasuna taldeari, 30-13, eta Amurrioren kontra jokatuko dute finala larunbatean. Amurriok Hernaniko beste bikote bati irabazi zion finalerdia: Goikoetxea eta Gutierrezi, erraz, 30-4.
Tijero-Zabala ere finalera, Gipuzkoako 2. mailan
Bada Hernaniko beste bikote bat ere, larunbatean finala jokatuko duena: Garbiñe Tijero eta Nagore Zabala (Aranoarra). Gipuzkoako 2. mailako finala jokatuko dute, Suberri taldearen kontra, Anoetan, finalerdia Urnietari 30-26 irabazita. Suberrik finalerdia Hernaniren kontra irabazi zuen, Pagola eta Otxotorenaren kontra, hain zuzen, 30-26.
Josu Altuna eta Aritz Otaegi finalerdietan, trinketean
Horrez gain, Gipuzkoako trinkete txapelketan, buruz buru, Josu Altunak eta Aritz Otaegik finalerdiak jokatuko dituzte, larunbatean, Iruran.