azken urteetan bezala, aurten ere, Inauterien barruan Mozorro festa izango da Jai Batzordeak antolatuta. Otsailaren 13an izango da, larunbatean. Atsegindegin izango da 19:00etatik 20:00etara. Helburua da gazteek musikaren inguruan saio bat prestatzea (abestu, dantzatu edo antzeztu dezakete), eta prestaketa lanetan hasiak dira dagoneko. Gaur bigarren entsaioa izango da, Biterin, 17:00etan. Hurrengoak hilaren 27an eta otsailaren 3an izango dira.
Entsaioetan monitore baten laguntza izaten da, baina gazteek beraien kabuz ere prestatu dezakete saioa.
Ekitaldian guztiak
mozorrotuta
Ekitaldiaren egunean, aurkezleak eta parte hartuko duten guztiak mozorrotuta joango dira. Antolatzaileek azaldu dutenez honakoa izango da ekitaldiaren nondik-norako: aurkezleek, ekitaldia eta bertan parte hartu behar dutenak aurkeztuko dituzte. Taldeka (edo bakarka) antolatuko dira eta taldeak banaka aterako dira eszenatokira prestatu dutena aurkeztera. Beste taldeak eszenatokitik kanpoan egongo dira. Parte hartuko dutenen ordena zozketa bidez erabakiko da.
Horrez gain, azaldu dute gazteek behar duten soinu ekipoa izango dutela: mikrofonoak, KD irakurgailuak... Kantuak KD-an aurkeztu ahal izango dira, baina zuzenean jotzea hobe dela diote. Kantu bakoitzak 10 minutuko iraupena izango du gehienez.
Sariak talde bakoitzak
eginak
Sariei dagokienez, parte hartzen duen talde bakoitzak sari bana prestatu beharko du (eskuz eginak ahal bada) eta ekitaldiaren bukaeran sariak taldeen artean banatuko dira. Talde bakoitzak sari bana jasoko du. Antolatzaileen esanetan, ez da irabazle edo galtzailerik izango.