H1! taldeak argibideak eskatu ditu zaborren ordenantzako puntu batzuri buruz

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 20a, 01:00

zaborren ordenantzako puntu ba­tzuk kezkagarriak direla dio, Hernaniko Ha­mai­kabat tal­deak, Udalean sartu berri duen idatzian. Idatzian dio, kezkagarriak eta legez zalan­tzazkoak iruditzen zaizkiola zenbait puntu, eta horregatik argibideak eskatu dizkie Uda­leko zerbitzu teknikoei. Zaborren Udal ordenan­tza azaroaren 26an onartu zuen Udalak, eta orain erakusketa publikoan dago.

Legez zalantzazkoak
Zalantzazko legalitatea dute zenbait puntuk H1! taldearen ustez. «Urtebetean bi al­diz zi­gortzea, lege hauste larria­gotzat joko dela dio ordenantzak. Eskatzen dugu kontuan har­tu dadila Eusko Jaur­la­ritzaren Tokiko Admi­nis­tra­ziotik 2007an bidalitako txostena, honakoa dioena: reintzidentzia izan liteke zi­go­rra larriagotzeko arra­zoi bat, bai­na inoiz ezingo da le­ge hauste larriago­tzat jo, de­litu txikiagoan reinzidi­tzea».

Argitu beharreko puntuak
H1! taldearen ustez, badira zenbait puntu argibidea es­katzen dutenak. «Lege haustea egitearen ardura, legea hausten duen harena da. Bat baino gehiago bizi diren etxebizitzen kasuan, zeinena izango da legea haustearen ardura?. Bestalde, 40-2-b artikuluan ardura solidarioari buruz hitz egiten da. Txosten bat eskatuko dugu, kontzeptu ho­rrek legez baliorik ba­duen argituko duena. Zentzu bat baino gehiago izan ditzaketen zenbait pun­tu argitzeko ere eskatu dute: «adibidez, 43-3-h artikuluan lege haustea dela dio modu desorganizatuan zaborrak ateratzea. Edo 43-2-b artikuluan dio ontziak garbitasun egoera onean ez izateagatik 6.000,01 €-ko isuna izango duela. Zer esan nahi dute desorganizatuan edo garbitasun egoera onean horiek?»

Isunak izugarri gora
Arrazoia jakin nahi du H1! taldeak, isunak hainbeste igotzeko, «hain modu ikusgarrian igotzeko», lehengo or­de­nantzatik oraingora. «Lege hauste arinagatik, lehen 60,10 euro arte; orain 60 eurotik 6.000 euro arte. Lege haus­te larriagatik, lehen 60,11 eurotik 450,76 euro arte; orain 6.000 eurotik 15.000 euro arte. Oso larriagatik, lehen 450,77 eurotik 30.050,61 euro arte; orain 15.000 eurotik 30.050 euro arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!