senior mailako Hernani taldea Urrezko Kopa jokatzen ari da eta bihar lehenengo faseko finala jokatuko du Durangoren aurka. Finala Landaren jokatuko da eguerdiko 12:00etan. Zuzenean ikusteko aukerarik ez duenak, bi ordu beranduago, hau da, arratsaldeko 15:00etan, telebistaz ikusteko aukera izango du ETB3an.
Bigarren fasea Ohorezko Mailako taldeen aurka
Hernanik gaur Durangoren aurka irabaziko balu, lehenengo faseko txapeldun izango litzateke eta Urrezko Kopako bigarren fasea jokatzeko sailkatuko litzateke. Bigarren fasean, Ohorezko Mailako hiru taldeak izango lituzke aurrez aurre: Gernika, Bera Bera eta Ordizia.
Ligaxka modukoa
Bigarren faseko lehenengo partidua otsailaren 13-14ko asteburuan jokatuko da. Hernani sailkatuko balitz, Gernika izango luke aurkari. Bigarren partidua, berriz, hilabete beranduago, martxoaren 13-14ko asteburuan jokatuko da Bera Beraren aurka. Eta hirugarrena, martxoaren 20-21eko asteburuan Ordiziaren aurka.