Teklan Hernani hasi da burua altxatzen

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 19a, 01:00

Hiru partidu galduak zituen Hernaniko Teklan taldeak, juxtu-juxtu, eta animoa jaisten ari zitzaien jokalariei. Horregatik, joan den asteburuan irabazi izanak indarrak emango dizkie hernaniarrei, hori baino gehiago direla sinesteko, behinik. Oiartzunen kontra irabazi zuten asteburuan, 53-59. Defentsan fin aritu ziren hernaniarrak, eta beti gogorra izaten den oiartzungo taldeari neurria ederki hartu zieten. Gainerako emaitzak: juniorretan, Soraluzek 69, Hernanik 55. Kadeteetan (bigarren urtekoak), Atletiko San Sebastianek 27, Hernanik 70. Kadeteetan (aurreneko urtekoak), Hernanik 65, Easo Haitzak 36.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!