Elkartasun haima Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 19a, 01:00

Larunbatean Sahararen aldeko haima bat jarri zuten Plaza Berrin. Sahararako produktuak uzteko azken eguna urtarrilaren 22a da.

Larunbatean Saharako haima dotore bat ikusi ahal izan zuen Plaza Berrin pasa zen guztiak. Herri saharauiaren aldeko elkartasun haima bat jarri zuten, eta bertara in­guratu zenak te gozoa proba­tzeko aukera izan zuen, eta bai­ta Saharako pultserak edo lepoak erosteko aukera ere. Hai­­man hernaniarrak eta Sa­ha­­rako herritarrak egon ziren jendeari harrera egiten, hango ohiturazko erropekin jantzita. Besteak beste, sahararako produktuak biltzen ere aritu ziren larunbatean. Azken hilabeteetan, Hernanin, janari bilketa egiten ari dira Sa­ha­rara bidaltzeko, eta kanpaina ho­rren barruan jarri zuten hai­ma larunbatean Plaza Berrin. Bestalde, jakinarazi zuten, Saharara produkturen bat bidali nahi duenak, aukera duela Biterin uzteko, urtarrilaren 22ra bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!